Asteburuko bi partidak irabazi ditugu, eta sailkapenean aurrera egin dugu. Bergarako eta zumaiako taldeak mendean hartu eta gero berriz zerbait lortzeko aukerekin aurkitzen gara. Ez da erreza izan bi partidak irabaztea bergarako taldearen aurka lehen zatian 5 goles atzetik bait geunden baina bigarren zati gogor bat eta gero irabaztea lortu genuen. Zumaiako taldearen aurka berriz partidu osoan aurretik joan gara baina denbora guztian markagailuan alde egin gabe, sufrituta baina azkenean garaipena.
Archivo de 22 noviembre 2009

ALCORTA FORGING GROUP
noviembre 22, 2009
ALCORTA FORGING GROUP
noviembre 18, 2009Gipuzkoako 2.lurraldeko txapeldunak izan eta gero, hasiera zaila euki dugu Alcorta Forging Group eskubaloi taldeko mutilek 1.lurraldeko txapelketan. Lehenengo partida irabazi ondoren eta bigarrena berdindu ostean bi porrot lortu ditugu jarraian baina azken bi partidetan aldaketa bat man dela ematen du beste berdinketa bat lortu eta azken partiduan erraz gainditu bait genuen Irungo Gazteak taldea, 28-35 irabaziz. Garaipen hau lortuta aste hontan ditugun bi prtidak irabazi beharrean gaude berriz ere txapelketan zerbait lortzeko aukerak eukitzeko eta goiko postuetan kokatzeko.

Amets Arzallus, Euskal Herriko bertso txapelketako agurra
noviembre 10, 2009Andoniri ta Unairi nere
besarkada beroena
eta nola ez entzule maite
zuretzat nere omena
nere aitaren ta aitarekin
beste nornairen izena
bertso eskolan borondatetsu
Amets lagundu duena
ta herriagan jarria daukat
nik azken itxaropena
presoak hemen aurrena
konponbidea hurrena
jo txalo gogor elkar gaitezen
hauxe da bide zuzena
noizbait Baionan jokatu dadin
aurten Barakaldon zena

BURNOUT
noviembre 9, 2009Ingelesez burnout hitza, ¨quemar rueda¨ deritzona edota zeroak egiteari esaten zaiona. Ona hemen Europa eta Iraq-en arteko desberdintasuna burnout-ari dagokionez.

GIANLUIGI GALLI ¨GIGI GALLI¨
noviembre 9, 2009Gigi Galli pilotu italiarraz hitz egitea, espektakuluaz eta rally-etako pilotu maitatuenetako bati buruz hitz egitea da, batez ere kurbak trabeska hartzea gustoko duten rally afisionatuek maitatua, hau baita Galli pilotuaren espezialitate nagusia.
Mitsubishi markako kotxeekin hasi zen eta geroago Citroen eta Peugeot autoetara pasa zen, WRC-ko (munduko rally txapelketa) prueba ofizialetan parte hartuz.




